20. artikulua.— Merkataritza-establezimendu bat jartzeko baimena udalez gaindiko plan sektorial baten bidez lortzeko eskabidea
6. Interesdunek, eremu euskaldunean, Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan araututakoaren arabera, eskaria gaztelaniaz, euskaraz edo ele bitan aurkeztu ahal izanen dute.
7. Eskaria, erantsi beharreko dokumentu guztiak edo erantsi beharreko dokumenturen bat Europar Batasuneko hizkuntza ofizialen batean aurkeztu nahi duten interesdunek dokumentu horien gaztelaniazko itzulpena, zinpekoa izan gabe ere, aurkeztu beharko dute.
[…]