4. artikulua.— Eskubide kulturalak
2. Foru-lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, herritarren kultura-eskubide dira, berdin delarik indibidualki ala kolektiboki baliatzen diren:
b) Iritzi askatasuna eta norberak aukeratutako hizkuntzazko adierazpenerako askatasuna izateko eskubidea, ezertan ukatu gabe Nafarroako hizkuntza ofizialen gaineko araudian xedatutakoa.
7. artikulua.— Kulturarako irispide fisikoa
3. Herritarrentzako informazioa eta arreta eskainiko dira euskarari buruzko araudian eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoan xedatutakoarekin bat.
19. artikulua.— Bizitza kulturalean parte hartzea
1. Bizitza kulturalean parte hartzeko eskubideak berekin dakar pertsona orok, berez, beste batzuekin batera edo erkidego bateko kide gisa, libreki esku har dezakeela erkidegoaren bizitza kulturalean, bere kultura-praktikak gauzatu, hautatuko hizkuntza erabili, eta kultura-ezagutzak eta -adierazpideak garatu eta beste batzuekin partekatu.