[…]
Haurrak eta nerabeak ezin dira gurasoen, familiaren edo Administrazioaren ondaretzat hartu; ezin dira diskriminatu sexua, adina, egoera, hizkuntza, erlijioa, etnia, gurasoen edo familiaren ezaugarri sozioekonomikoak edo beste edozein arrazoi direla eta.
[…]
3. artikulua.— Jarduteko printzipioak
3. Aragoiko Autonomia Erkidegoan haurrei eta nerabeei arreta emateko sustatzen diren ekintzek, haien eskubideak erabat egikarituko direla bermatzeko, printzipio hauek bete beharko dituzte:
i) Adingabeen aurkako edozein diskriminazio-mota ezabatzea, jaiotza, sexua, jatorri nazionala edo etnikoa, erlijioa, hizkuntza, kultura, iritzia, eragozpen fisikoak, psikikoak edo sentsorialak, baldintza sozialak, ekonomikoak edo geografikoak edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozial direla eta.
12. artikulua.— Informaziorako eskubidea
4. Administrazio publikoek haurren eta nerabeen eskubideei buruzko informazioa emango diete herritarrei, eta ahaleginduko dira adingabeei zuzendutako informazioak irizpide horiek errespeta ditzan; aldi berean, irispidea erraztuko diete haur eta nerabeei informazio-, dokumentazio-, liburutegi- eta gainerako kultura-zerbitzuetara. Era berean, informazio-bitartekoak sustatuko dituzte, zeinak zuzenduko baitzaizkie etnia, kultura, hizkuntza, erlijioa edo zailtasun fisiko, psikiko edo sentsorialak direla-eta beharrizan bereziak dituzten adingabeei.
17. artikulua.— Gizarteratzeko eskubidea
3. Aragoin bizi diren edo dauden adingabe atzerritarrek behar dituzten laguntza eta babes publikoak jasoko dituzte integrazio sozial eta kulturalerako, batez ere haiei hizkuntza eta gizarte-usadioak irakatsiz.
43. artikulua.— Haur eta nerabeentzako publizitatea
1. Haur eta nerabeei berariaz zuzendutako publizitateak erregelamendu bidez ezarritako mugen mende egon beharko du, eta jarduteko printzipio hauek errespetatu beharko ditu:
a) Hizkuntza eta mezuak errazak, ulergarriak eta haiek xede dituzten haur eta nerabeen garapen-mailara egokituak izango dira.