4. artikulua.— Prozedurak sinplifikatzeko, izapideak arintzeko eta zamak murrizteko irizpideak
1. Administrazioa sinplifikatzeko ekimenak diseinatzeko eta garatzeko, irizpide hauek betetzea eta aplikatzea sustatuko da:
o) Informazioa eta prozeduren izapideak egokitzea irakurketa errazera eta hizkuntza argira, betiere zailtasunik handienak dituzten pertsonen parte-hartzea eta gizarteratzea bermatzeko.
15. artikulua.— Erantzukizunpeko adierazpena eta komunikazioa aplikatzea
3. Organo edo erakunde eskudunak erantzukizunpeko adierazpenaren ereduak egin beharko ditu, eta eguneratuta eta argitaratuta eduki beharko ditu, interesdunek erraz eskura ditzaten batez ere modu digitalean, eta bermatuko du ereduok erraz irakurtzeko modukoak direla eta hizkera argian daudela.