5. artikulua.— Bablea/asturiera
1. Autonomia Estatutuan eta, hala badagokio, estatutu hori garatzen duen legerian xedatutakoaren esparruan, bai parlamentariek, euren parlamentu-eginkizunetan dihardutela, bai Gobernu Kontseiluko kideek, bai kargu eta enplegatu publikoek eta Ganberara agertzen den edozein pertsonak bablea/asturiera erabili ahal izango dute.
2. Parlamentuko Mahaiak, Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, irizpide egokiak hartuko ditu horretarako, beharrezkoa denean.
125. artikulua.— Argitalpen ofizialak
3. Mahaiak, Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, irizpide egokiak hartuko ditu Ganberaren argitalpen ofizialetan bablea/asturiera erabiltzeari buruz.
Bigarren xedapen gehigarria.— Hizkera ez-sexistaren erabilera
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14. artikuluarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero-indarkeria Desagerrarazteko martxoaren 11ko Asturiasko Printzerriko 2/2011 Legearen 5. artikuluarekin bat etorriz, lege honen testuan hizkuntza-ekonomiagatik maskulino generikoa erabiliz egiten diren erreferentziak genero femeninoan zein maskulinoan egindakotzat hartuko dira.