[…]
Turismo-gidariaren lanbidea idatziz jasota dago joan den mendeko lehenengo hereneko zenbait dokumentutan (iragarkiak eta argitalpenak). Ondoren, 1947. urtearen inguruan, gidarientzako lehenengo azterketak egin ziren, zeinetan atzerriko hizkuntza bakar bat jakitea derrigorrezkoa zen. Maila akademiko handiagoaren eskakizuna denboran zehar finkatu zen, turismo-gidariaren jarduera lanbide gisa eratuz. Informazio eta Turismo Ministerioaren 1963ko otsailaren 26ko ministro-aginduak bitartekaritzako turismo-jarduera arautzen du (bidaia-agentziak), eta 1964ko urtarrilaren 31koak, berriz, gidarientzako erregelamendua arautzen du; titulua lortzeko, zenbait betekizun ezarri ziren jarduera turistiko-informatibo pribatuetan jarduteko. Aipatutako aginduak, I. tituluan, hiru gidari-mota ezarri zituen, zeinek ahalmena ematen zuten jarduera turistiko-informatiboetan jardun ahal izateko: turismo-gidaria, turismoaren gidari interpretea eta turismo-begiralea.