21. artikulua.— Arau-hauste oso astunak
Honako hauek arau-hauste oso astunak dira:
a) Diskriminazioa dakarren edozein jarduketa, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: bitartekaritzaren mendean dauden aldeen arraza, sexua, erlijioa, hizkuntza, sorlekua, auzotasuna edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.