11. artikulua
1. Segurtasun Indar eta Kidegoen Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, “Mossos d’Esquadra” kidegoari honako jardun-printzipio hauek aplikatu behar zaizkio:
Bigarrena: Beren jarduketetan, “Mossos d’Esquadra” kidegoko kideek honako ereduzko kode hau bete beharko dute:
a) Euren eginkizunak betetzean, erabateko neutraltasun politikoz eta inpartzialtasunez jardungo dute, eta, horrenbesterekin, arraza, erlijioa, iritzia, sexua, hizkuntza, auzotasun-lekua, jaioterria edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta inolako diskriminaziorik egin gabe.
20. artikulua
1. Mossos d’Esquadra kidegoko eskaletan sartzeko, lege honetan eta gainerako araudi aplikagarrian ezarritako betekizunak bete behar dira, eta behar diren tituluak eduki behar dira edo 25 bis artikuluan ezarritako betekizunak bete behar dira, graduazio honekin bat etorriz, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren arabera:
a) Goi-mailako eskala: A taldeko titulazioa, A1 azpitaldea.
b) Eskala betearazlea: A taldeko titulazioa, A2 azpitaldea.
c) Bitarteko eskala: C taldeko titulazioa, C1 azpitaldea.
d) Oinarrizko eskala: C taldeko titulazioa, C1 azpitaldea.
e) Laguntza-eskala, fakultatiboen kategorian sartzeko: A taldeko titulazioa, A1 azpitaldea.
f) Laguntza-eskala, fakultatiboen kategorian sartzeko: A taldeko titulazioa, A2 azpitaldea.
[…]
3. 1. apartatuan zehaztutako taldeetan sartzeko, Generalitaten Administrazioan funtzio publikoari buruz indarrean dagoen araudiak talde bakoitzerako ezartzen dituen titulazioa eta hizkuntza-ezagutzak izatea eskatzen da.
68. artikulua
1. Hauek dira falta oso astunak:
b) Edozein jarduketa, baldin eta diskriminazioa badakar arraza, sexu, erlijio, hizkuntza, iritzi, jaioleku edo auzotasun edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela eta.