25. artikulua.— Sartu ondorengo jarduketak
5. Behin zentroan sartutakoan, adingabe eta gazte guztiek, eurek ulertzeko moduko hizkuntza batean, idatzizko informazioa jasoko dute euren eskubide eta betebeharrei buruz, beraiek jasan behar duten barneratze-erregimenari buruz, antolaketa orokorraren gaineko arazoei buruz, zentroaren funtzionamendua arautzen duten erregelei buruz, diziplina-arauei buruz, eta eskaerak, kexak edo errekurtsoak aurkezteko bideei buruz. Informazioaren edukia ulertzeko zailtasunen bat izanez gero, informazioa beste bitarteko egokiago baten bidez eman behar zaie.
43. artikulua.— Senideen eta beste pertsona batzuen komunikazioak eta bisitak
1. Barneratutako adingabeek eta gazteek eskubidea dute gurasoen eta beste senitarteko batzuen, zaintzaileen edo legezko ordezkarien bisitak jasotzeko, eta haiekin askatasunez komunikatzeko, norberaren hizkuntzan, intimitate handienarekin eta diskrezioz, zentroak ezarritako ordutegietan. Edozelan ere, astean gutxienez hiru eguneko bisita egin behar da. Beste pertsona batzuen bisiten baldintzak erregelamendu bidez ezarri behar dira. Organo jurisdikzionalak berariaz erabakita bakarrik eten daiteke bisita-eskubidea.