4. artikulua.— Toki-erakundeen hizkuntza ofiziala
Valentziera, Valentziako Erkidegoaren berezko hizkuntza den aldetik, Toki Administrazioarena ere bada, baita haren mendeko korporazio eta instituzio publiko guztiena ere.
Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutuan xedatutakoarekin bat etorriz, herritar guztiek eskubidea dute toki-erakundeekin harremanetan jartzeko hizkuntza ofiziala, valentziera edo gaztelania aukeratzeko, eta toki-erakunde horiek eginbeharra dute herritarrak artatzeko horiek aukeratutako hizkuntzan, betiere valentzieraren erabilerari buruzko legerian ezarritakoaren arabera.
21. artikulua.— Udalerrien izena aldatzeko prozedura
1. Udalerri baten izenaren aldaketa Kontseiluaren dekretu baten bidez onetsiko da, korporazioak hala eskatu eta Osoko Bilkurak erabakita; erabaki hori hartzeko, Osoko Bilkurako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoak botoa eman behar du aldaketaren alde, Hizkuntzaren Valentziako Akademiak txostena egin ondoren.
2. Udalerrien izenak aldatzeko prozedura eta irizpideak erregelamendu bidez garatuko dira.
122. artikulua.— Akta-liburua
4. Akta guztien valentzierazko kopia bat gordeko da, irizpide historikoei jarraituz Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko Legeak lurralde nagusiki valentzieraduntzat jotzen dituen udalerri guztietan.
124. artikulua.— Hizkuntzak
Valentziako Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatziko dira bilkuren aktak, deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, udal-batzordeen irizpenak eta gainerako jarduketak, betiere parte-hartzaileak erabilitako hizkuntza errespetatuz. Korporazioko edozein kidek eskubidea izango du artikulu honetan aipatzen den dokumentazioa Valentziako Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan eskatzeko, betiere kide horrek berariaz eskatuta.
138. artikulua.— Herritarren eskubideak
1. Herritar guztiek, toki-korporazioekin dituzten harremanetan, eskubide hauek izango dituzte:
m) Toki-korporazioei idazkiak bidaltzeko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan.
164. artikulua.— Generalitaten eskumenak
Gaikuntza nazionala duten funtzionarioei dagokienez, Generalitati honako eskumen betearazle hauek dagozkio, indarrean dagoen legeriaren ondoriozko beste eskumen batzuei kalterik egin gabe:
4. Valentziako Erkidegoko lurralde-antolaketaren espezialitateen ezagutzari, haren zuzenbide propioari eta valentzierari dagozkien merezimenduak zehaztea.
176. artikulua.— Valentzieraren jakite-maila
Toki-korporazioek beren lanpostu-zerrendetan jasotzen badute valentziera maila ertaineraino ezagutu behar dela, eta ezagutza hori lanpostuaren betekizuna bada, toki-korporaziook parte hartuko dute lehiaketa arruntean bezala maila bereko lehiaketa bateratuan.