L33-1 artikulua
I. […]
Publikoaren eskura jartzekoak diren sareak eta komunikazio-zerbitzu elektronikoak eratu eta haiekin lotutako jarduerak eskaintzeko, honako hauekin loturiko arauak bete beharko dira:
[…]
p) (1) Komunikazio-zerbitzu elektronikoen eskaintza erabiltzaile gor, gor-mutu, gor-itsu eta afasikoentzat, tartean baita, jasotzekoak nahiz egitekoak diren deiei dagokienez, aldibereko itzulpen-zerbitzu bat ere, bai idatzizkoa eta bai bisuala, Errepublika Digital Baten Aldeko 2016ko urriaren 7ko 2016-1321 Legearen 105. artikuluko IV. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz.
Erabiltzaileei egitekoak diren eskaintzek ez diete inolako gainkosturik eragingo, eta zerbitzuok zentzuz erabiltzen direla bermatzeko baldintzak dekretu baten bidez definituko dira, Komunikazio eta Posta Elektronikoen Agintaritza Erregulatzaileak ezarritako kalitate-irizpideekin bat etorriz.
Agintaritza horrek I. zenbaki honen b) letran aipatzen diren neutraltasun- eta konfidentzialtasun-baldintzak betetzen direla bermatu beharko du, bai eta Informatikari, Fitxategiei eta Askatasunei buruzko 1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 Legearen 34 bis artikuluan aipatzen diren datu pertsonalen edozein urraketari aurrea hartzen zaiola ere;
[…]
L42 artikulua
[…]
III. Maiztasun Banden Esleipen Taula Nazionalean komunikazio-zerbitzu elektronikoei dagozkien maiztasun-bandak direla eta, haien bitartez eskaini ahal izango diren komunikazio-zerbitzuei dagozkien murrizketak proposatu ahal izango ditu esleipen horiek egiteko ardura duen Komunikazio eta Posta Elektronikoen Agintaritza Erregulatzaileak, L. 36-6 artikuluan ezarritako baldintzekin bat etorriz. Maiztasun-banda jakin baten bitartez zein komunikazio-zerbitzu elektroniko eskaini agindu ahal izango du, batez ere, agintaritza horrek, baldin eta hori beharrezkoa bada L. 31-1 artikuluan aurreikusitako xedeetako bat erdiesteko, edo:
[…]
d) Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiaren irizpenean oinarriturik, kultura- eta hizkuntza-aniztasuna sustatzeko, bai eta, Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiak haren aldeko irizpenean oinarriturik, hedabideen pluralismoa sustatzeko ere.
[…]