Hargatik eragotzi gabe Frantziak hitzartuak dituen nazioarteko konpromisoak eta, konpromiso horiek direla medio, prentsaren esparruan betetzekoak diren klausulak —kanpotarrak bertakoak balira bezala tratatzea dakartenak eta elkarrekikotasun-klausulak—, atzerritarrek ezin izango dute, lege hau argitaratzen denetik kontatzen hasita, ez zuzenean eta ez zeharka frantsesez argitaratzen duen enpresa baten kapital sozialaren edo boto-eskubideen gaineko partaidetzen ehuneko hogei baino gehiago eskuratzerik izango.
Aurreko apartatua aplikatzean, atzerritartzat joko da kapital sozialaren zatirik handiena edo boto-eskubidea duten norbanako gehienak atzerritarren esku dituen eta buruzagi gehienak atzerritarrak dituen sozietate oro.