34. artikulua
Konstituzioaren 73. eta 74. artikuluek barnean hartzen dituzten kolektibitateetan eta Kaledonia Berrian hitz egiten diren hizkuntza erregionalak Frantziako hizkuntza-ondarearen parte dira. Alde horretatik, hizkuntza erregionalok hitz egiten direla bermatze aldera, haien aldeko politikak sendotu beharko dira. Horretarako, Hezkuntzaren Kodearen L. 312-10 eta L. 312-11 artikuluak aplikatuko dira.