Artikulua
Atxikitako txostena
[…]
1.3. Erreforma honek haize berria eman beharko dio instituzioen funtzionamenduari
1.3.2. Lan-metodoen berrikuntza
Bere inguruan zenbait lantalde eratzeak bere-bereak diren lanetan buru-belarri jarduteko modua emango dio magistratuari, eta auzi jakin baten izaera dela medio ezagutza espezializatuak behar badira ere, magistratuak lantalde horiengana jo ahal izango du. Legelari-laguntzaile postua sortu izanak sekulako arrakasta izan du jada zenbait jurisdikzio-organotan, eta harrobi horretatik aterako dira etorkizuneko magistratuak ere. Hurrengo bosturtekoan zehar, 248 legelari-laguntzaile lanpostu sortuko dira. Idazkari-laguntzaile gehiago ere egongo dira auzitegietako auzi-geletan, horretarako 250 lanpostu sortuko baitira. Laguntzaile judizial eta laguntzaile espezializatu gehiago ere kontratuko dira. Aldian behingo laguntzaileen ordez, premiarik badago, aldi osoko interpreteak ere kontratatuko dira.
[…]
1.3.4. Azterketa bat egin beharko da kudeaketa-lanen eraginkortasunari buruz.
[…]
Itzulpen automatikoko software bat ere eskuratu beharko da, eta itzultzaile fisikoen esku-hartzea murriztu ala ez erabaki. Jurisdikzio-organoei laguntze aldera, talde eragile batek izango du garrantzi handiko zenbait gairen gaineko ardura, hala nola lizitazioak ireki edo aurrekontuak negoziatzearen gainekoa.
[…]