37.6.4. Trukearen adierazpidea


37.6.4. Trukearen adierazpidea

Zerbait beste zerbaiten truke eman edo egiten dela adierazten dute zenbaitetan forma honetako perpausek: Erleak emate alde txerria merkeago saltzen da378. Bitara uler daitezke perpaus hauek, pareko -tzeagatik/-tzearren formetakoak bezala. Gertatutako zerbaiten trukea bada, hura kausa gisa uler daiteke: Zaldia emaztearentzat, eta aizturrak berorrentzat, testamentua egite aldera (Urruzuno) —hau da, ‘egin izanaren truke’ edo ‘egin duelako’—. Gertakizun den zerbaiten trukea bada, berriz, hura helburu gisa ulertzen da: Ez egun bateko galtzea ez, baita lau egunekoa ere egingo nuke hauxe ikuste alde (Berrondo) —‘hauxe ikustearen truke’, alegia—379. Bietara uler daitezkeen perpaus anbiguoak ere eratzen dira forma honekin: Etxea margotze aldera mila euro eman dizkio —‘margotu izanaren truke’ nahiz ‘margotu dezan’, alegia—. Bitasun hori bera gerta daiteke, gorago ikusi den moduan, -tzeagatik eta -tzearren formetako perpausetan ere.

378 OEHk ‘A cambio (de), en pago (de)’ itzultzen du, besteak beste, forma honetako postposizioa (s. v. aldera).

379 “A trueco de verle” esaldiaren itzulpena da hauxe ikuste alde.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper