NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

HAURRA IZAN NINTZEN BAINA...

Mikel Zarate (Lezama, Bizkaia, 1933 – 1979)

Testu-mota: Poesia

Garaia: XX. mendea (edukiaren garaia: c. 1940-1950)

Argitalpen-urtea: 1978

Atala: Literatura

1. Agintari militarrak Frente de Juventudes-en kanpamentua bisitatzen Orion (Gipuzkoa) 1944an. Argazkia: Vicente Martín.


Haurra izan nintzen,
haurra;
baina begietan,
belarrietan,
erraietan
ditut irakiten,
oroimenaren hotsetan,
egun gorri haiek.

Abioi zaharren abiada geldia,
bonben burrunbada,
tiroen dunbada,
balen txistua,
sirena hots izugarria,
jendearen arrapalada,
arnasots estua,
larriaren larria,
zaurien min lakarra,
heriotzazko negarra,
ezinaren ezina…,
gorroto lehertuaren
gerrate amorratuaren
adur zikina!

Haurra izan nintzen,
haurra;
baina begietan,
belarrietan,
erraietan
ditut irakiten,
oroimenaren hotsetan,
egun gorri haiek.

Aita kartzelan,
Segovian,
Cuellarko gaztelu zaharraren
itzal hotzaren
itxaropen hertsian;
bizi-alargun ama,
hara ta hona
laguntza eske behin eta berriz
fusilamenduen dardara larriz.
Ni
ezbeharraren
sareetan
nintzen erori,
ta maisuaren
atzaparpetan
“En pie, flecha de España,
Falange victoriosa…”
nuen ikasi,
ta irabazleen
haundikeriazko harrokeria eroan,
galtzaileen
isiltasunezko beldur itoan,
ekinaren
okerraren
leloan
(“Tú no te llamas Mikel,
tú te llamas Miguel!”
“Oye, tú, aldeano,
habla en cristiano!”
“Calvo Sotelo,
Onésimo Redondo,
José Antonio Primo de Rivera,
Franco, Franco, Franco…
¡Arriba España!”),
ez nintzena izaten
irakatsi zidaten.

Haurra izan nintzen,
haurra;
baina begietan,
belarrietan,
erraietan
ditut irakiten,
oroimenaren hotsetan,
egun gorri haiek,
bihotzaren pozetan
ezereztu nahiez
ahazturaren hautsetan.

Susa argitaletxearen Basquepoetry ataria.

2. Frankismo garaiko ikasgela: gurutzea buru, Francoren erretratua haren eskuinean, eta José Antonio Primo de Riverarena ezkerrean.

IKUS HAU ERE

Mikel Zarate Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

BUTRON, Joseba (1991). Mikel Zarate. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Irudiak

  1. Gure Gipuzkoa, Fondo Foto Car. Vicente Martín. https://www.guregipuzkoa.eus/
  2. Enfo. This file is licensed under the Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 Unported license. Via Wikimedia Commons.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper