Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ahur bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ahur
1 iz. Eskuaren barrualdea, eskumuturretik hatzetaraino hedatzen dena, bereziki eskua ixten denean eratzen den hutsunea. Ik. esku-ahur. Ikusten duzue ahurrean dudan pilota? Ahurraren barnetik zenbait hurrupa edan zituzten. Kopetan jo ninduen eskuaren ahurraz.
2 iz. Ahurrean edo ahurraz har daitekeen kopurua. Ik. eskutada. Ahur bete ezkur. Anartean ahur betez aberats dadila, beraz, ahal badu, Donostiako sendalaria. Har ezazue kamamila eta menda ahur bana. Ahur bat irin. Ahur erdi bat sufre. Lasto ahurrak petrolioarekin busti eta su eman zien.
3 adj. mat., fis. Begiratzen dionarentzat erdialdea ertzak baino barrenago duena. Ik. konkabo. Anton. ganbil. Poligono ahurra. Ispilu ahurra.

Aztergaia: ahur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Mat. eta Fis. erabileremuetan izond. da

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"poligono ahur edo konkaboa". ik. konkabo

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

 - [K204]: harrigarrixeago dela baitio Anttonek, harritzen nau. Ez ote dira honen seme: aurpegi, aurrean... 'h'-ik gabe hegoaldekoak direnez?" (1995-01-13)

 - [E306]: "Adibidea aldatzea proposatzen dugu: 'azal ahurra', ispilu ahurra', 'lente/leiar ahurra...'" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa gehi daiteke ahur betez, hori 'esku-beteka'-ren sinonimoa baita (Anartean ahur betez aberats dadila beraz ahal badu, Donostiako sendalaria)'.

 - [E116]: '(2002-04) Agian hori erants daiteke. Hala ere, nik adibide gisa bederen uste dut badirela erabilera interesgarriagoak. Hauek guztiak OEHtik hartuak dira: ahurrak graziaz betheak; ahurra urrez bete dezake; ahurraren bete hartuko du irinetik eta oliotik; ahurraren betea harturik; ahur bat aza'.

 - Erabakia: EArau 119: 'ahur 1 iz. 'eskuaren barrualdea': anartean ahur betez aberats dadila; ahur bat irin. 2 izond. Mat. eta Fis. Sin. konkabo: poligono ahurra'

 

La Biblioteca y Archivo Azkue

HORARIO
9:00 - 14:00

La Biblioteca y Archivo Azkue está al servicio de Euskaltzaindia. Además, está abierto a todos los investigadores e intenta fomentar la investigación y ayudar en la difusión de los temas culturales vascos, en el marco de sus posibilidades.

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus