Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza agor bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

agor
1 adj. Iturriez, errekez, putzuez, lurrez eta kidekoez mintzatuz, urik ez duena. Ik. idor; lehor; siku; ihar. Putzu zulo agor bat. Tokirik agorrenean ere aurkitzen da inaurkina.
2 adj. Landareez mintzatuz, fruiturik ematen ez duena. Zuhaitz idorra eta agorra, hostoaren eta lorearen ondoan fruiturik ematen ez duena.
3 adj. Eman behar lukeen fruiturik ematen ez duena, ezer sortzen ez duena. Euskara hitzetan agorra dela diote. Filosofiaren gailur agorrak utzi.
4 adj. Sorgorra, inongo sentimenek eragiten ez diona. Hain epela mezan, hain agorra jaunartzean. Bihotz agorra.
5 adj. Emakumeez mintzatuz, haurrik izan ezin duena. Ik. antzu. Ez zuten haurrik, agorra baitzen Isabel. Ama agor eta aita zahar baten semea.
6 iz. Batez ere gip. g. g. er. Iraila. Agorraren hogeita zazpian.
7 iz. g. er. Agortea. Aspaldian agorra dugu alde honetatik.

Aztergaia: agor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bi sarreratan banatu-azaltzeko eskatuz: 1 izond. 2 iz.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

agorra egin, agorrean.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 lehortea. 2 h. iraila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori, lehenengo eta behin, izenondo izan daiteke (1. izond.). Horren adibide gisa, 'emakume agor' jar daiteke, hala egiten baitute hainbat hiztegik'.

 - [E123]: 'Konforme. Beraz, agor-1 1 izond.: Emakume agorra. 2 iz. 'lehortea''.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): 'izenondoa eta izena bereiztea onartu da. Horrenbestez, 1 izond. Iturri agorra; 2 iz. 'lehortea' ezartzea onartu da'.

 

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus