1 emaitza zientoka bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z7:LBeh | 2015-11-10 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2014-04-03): zientoka 41: Berria 16 (adib.: Hilaren 16ra arte iraungo dute Jokoek, eta zientoka kirolarik lau urtez prestatutako hitzorduan lehiatzeko aukera izango dute), EiTB (Eurekin batera, zientoka lagunek parte hartuko dute Hurtado Ametzagan hasi eta Areatza kalean bukatuko den desfilean), Jakin 2 (adib.: Baditugu zientoka kazetari, dozenatik gora zuzendari, komertzial mordoa mokoka, inprimategi batzuk eta kamioi edo furgonetaren bat), Argia 20 (adib.: Nonahitik ari zaizkio jaurtitzen baloiak zientoka eta batera, Roberto Carlosek bezain bortizki, Iniesta bezain bihurriki goitik behetik, alde batetik eta bestetik bere burua kokatzeko ere astirik eman gabe), DiarioVasco 2 (adib.: Noiz funtzionatzen duen ondoen letragintzak zinean? Galdetu Polanskiri: "The Ghost Writer" filmean bezala, makinaz jotako zientoka orri hegaz ateratzen direnean); ehunka 2770.
EPG: zientoka 24: Berria 6 (adib.: Denbora linealean ume batek iradokitutako gidoiari jarraituz, polifonia ezin ederrean eta angelu ezberdinetatik ume batek kontatuko lituzkeen mila egia eta entzungo lituzkeen zientoka istorio idatzi ditu Elorriagak), Pello Zabala 3 (adib.: XIII. mende hartan gatibuak zientoka eta milaka zuedenez, Espainiatiko eta Maroko aldetiko gatibuak libratzeko sortu zuen Mertzedarioen Ordena), Unai Elorriaga 2 (adib.: Lucas hasi zen esaten nondik datoz hainbeste sits eta isildu egin zen eta gero esan zuen zientoka daude), Harkaitz Cano 2 (adib.: Hor ere ba omen zen ordea borondate oneko medikurik: txaketari buelta eman eta x ezkutatuta Ellis Islandeko muga zeharkatu bide zuen zientoka batek), Pako Aristi 2 (adib.: Orduan berriro agertu zen Mari idi pare txuri eta beltzarekin, eta lanari ekin zioten berriro zientoka lamiek), Pablo Sastre (Ahuleziak jota, ezin igeri egin eta, ito egiten ziren; zientoka lagun zeramatzan ibaiak), Koldo Izagirre (Lagunen bat bisitatzera etorriko zen, zientoka kilometro egin ondoren), Xabier Etxabe (Etxean zientoka ditugu), Agurtzane Juanena (Zientoka, milaka bider), Iñigo Aranbarri (Administrazioak erabili eta komunikabideek egunean zientoka bider errepikatu, horra Labegerie, Lizarazu, Tiko eta Zabaltzari beren Euskadi ebasteko bidea), Patziku Perurena (Etxean ikusia naiz ama abarketa eginean, zientoka), Iñaki Heras (Globalizazioari buruz zientoka liburu atera da azken urteotan"), Pello Zabala (Albistegietako iragarpen laburrak zientoka utzi nituen han, beti grabatuta, ahalik eta laburren), Unai Iturriaga (Aspaldian zientoka dabiltza herrian).
BerriaEL2013: -.
es a cientos / fr par centaines: Elhuyar: ehunka; asko / Nolaerran: - / Zehazki: ehunka / Labayru: - / Adorez5000: ehunka.
cf ehunka arautua.
Ez du gutxieneko baldintza betetzen, baina oso erabilia da.
adlag.
Heg.
Beh.
ehunka.
La Biblioteca y Archivo Azkue está al servicio de Euskaltzaindia. Además, está abierto a todos los investigadores e intenta fomentar la investigación y ayudar en la difusión de los temas culturales vascos, en el marco de sus posibilidades.