Sinonimoak dira ordinalak direnean (eta orduan, lehenbiziko, aurren eta aurreneko ere sinonimo dira). Adibidez: Ez zen lehen/lehenengo/lehenbiziko/aurren/aurreneko aldia pilotan ari zela. Bestela, ez; izan ere, lehen —lehenengo ez bezala— izan daiteke adberbioa (Lehen ez zen horrelakorik gertatzen) eta izan daiteke izena (Lehenarekin edo geroarekin ametsetan bizi direnak). [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: lehen, lehenengo”, Jagonet galde-erantzunak.