155. arauan daude jasota. Nafarroan asko dira herri-izen berezi artikuludunak (Iruñea, Mendigorria, Otsagabia...); baita eskualdeak ere (Urumealdea, Bortziriak, Baztanaldea...). Horiek izen arruntek bezala hartzen dituzte kasu-markak: Mendigorritik, Mendigorrira... (*Mendigorriatik, *Mendigorriara...).
Aipatzekoa da, bestalde, badirela Nafarroako erdal eremuan 10 herri-izen azentudunak direnak: Castejón, Cintruénigo, Mélida, San Adrián, Villamayor de Mojardín...
Izenak kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.