Euskara Batuaren Eskuliburua

nahiko(a)

nahiko(a)

Funtzio askotan erabiltzen da nahiko hitza. Joan daiteke bera bakarrik, izen bati lagunduz, izenondo eta aditzondoen graduatzaile gisa, izenondo-balioarekin... Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeenez, erabilera oso malgua du, bai kokapenari buruz bai artikuluaren erabilerari buruz. Aditz bati dagokionean bakarrik du artikuluaren premia. ( zenbatzaileak eta komunztadura) [EH]

• Zenbatzaile gisa izenarekin doanean, haren ezkerrean nahiz eskuinean joan daiteke, artikuluarekin nahiz artikulurik gabe, eta nahiko(a) bera ere artikuluarekin nahiz artikulurik gabe. Modu hauek eta gisako guztiak zuzenak dira: Nahiko lan genuen. Nahikoa lana genuen. Nahikoa lan genuen. Nahiko lana genuen. Lan nahiko genuen. Lana nahiko genuen. Lan nahikoa genuen. Lana nahikoa genuen. Zehaztasunera jo nahi izanez gero, hau da datua: tradizioan izenaren aurretik doa gehienetan, eta mugagabean: Nahiko(a) lan genuen.

-ik atzizkiarekin doanean, haren eskuinean doa: Berari ere eman diote buruhausterik nahiko(a).

• Adberbio gisa izenondo bati edo adizlagun bati dagokiola doanean, haren ezkerrean, artikuluarekin nahiz artikulurik gabe joan daiteke. Nahiko(a) berandu zen bazkaltzeko. Nahiko(a) handia zen.

• Adberbio gisa aditz bati dagokiola doanean, artikuluarekin doa. Nahikoa iraun digu. Nahikoa izan aditza ere, artikuluarekin. Ez da nahikoa egoskor izatea.

• Izenondo gisa ere joan daiteke. Hori izango litzateke, askoren iritziz, sari egokia eta nahikoa. Horiek izango lirateke, askoren iritziz, sari egokiak eta nahikoak.

 

Gehiago jakiteko

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (146-147).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Nahiko(a)", Ehulkuren aholku guztiak.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper