Euskara estandarrean okerra da *nazu adizki-forma; nauzu behar du: Zuk ni kalean ikusi nauzu (*nazu).
Orobat da okerra, jakina, nauzu erabiltzea didazuren lekuan. Molde hori asko erabiltzen da Gipuzkoako ekialdean eta Nafarroako iparraldean, baina estandarretik kanpoko moldea da: Eskolara joateko esan didazu (*nazu, *nauzu). Emango al didazu (*nazu, *nauzu) diru pixka bat?
Alderantzizkoa gertatzen da, berriz, beste zenbait tokitan, erdararen eraginez: didazu erabiltzen da nauzuren lekuan, osagarri zuzena zein den kontuan hartu gabe: *Kalean ikusi didazu (> nauzu). (http://www.euskaltzaindia.eus/gramatika). (Ikus paradigma-taula eranskinetan: 514. or.)
EUSKALTZAINDIA (1979). Euskal aditz batua. Donostia: Euskaltzaindia.
— “Aditzaren jokabidea: *nazu (nauzu, didazu...)”, Jagonet galde-erantzunak.