• -(e)nez atzizkiak bi balio hartzen ditu: batetik, zirkunstantzia modala, era honetako esaldietan: Hark hitzaurrean dioenez, (...). Topikoak dioenez, (...); bestetik, kausazko balioa: Eusko gogoa dudanez, maite ditut euskal gauzak. Nire iritzia ontzat eman zenutenez, batzordea izendatuko dugu. Balio kausalean, <nola... -(e)n> formaren parekoak dira.
• -(e)nez gerok, eratu ditzake bai kausazko azalpenezko esaldiak (Baina horretaz mintzatzen hasi zaretenez gero, hona nire iritzia) , bai denborazkoak (Gizakia gizaki denez gero, zer den galdezka ari da). Testuinguruak argituko digu bataren ala bestearen aurrean gauden.
EUSKALTZAINDIA (2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (189-193, 299-300).