Bi balio ditu. Gehienetan denborazko balioa du: Gaur goizean etorri denez geroztik ez da isildu. Itzulpen ugari izan dugu gure artean euskal literatura hasi zenez geroztik. Balio kausala ere badu, batez ere Iparraldeko testuetan: Paga ezazu zerorrek, zeuk zor duzunez geroztik. Atsegin handirekin emanen diot antzina, hala nahi duzunez geroztik.
EUSKALTZAINDIA (2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (190-191).