Euskara Batuaren Eskuliburua

Norako bidea? / Zertarako bidea? (bizikletentzako bidea / bizikletetarako bidea)

Norako bidea? / Zertarako bidea? (bizikletentzako bidea / bizikletetarako bidea)

Erdaren —es: ‘para’/ fr: ‘pour’— preposizioak eragiten du nonbait zalantza: Zein da aukera egokia, bizikletentzako bidea (ZERENTZAKO) ala bizikletetarako bidea (NORAKO)? ( -rako/-entzat)

Bizikletentzako bidea da aukera egokia, ZERENTZAT kasu destinatiboaren moldea baino ez baita hor sakoneko egituran dagoena (ZERENTZAT kasua + -ko = ZERENTZAKO); (Kasu destinatiboak NORENTZAT, ZEINENTZAT eta ZERENTZAT moldeak ditu, absolutiboak, konparazio baterako, NOR, ZEIN eta ZER dituen bezala). Bestea (bizikletetarako bidea) bitxia egiten da.

NORAKO (NORA adlatiboa + -ko) honelakoetan da egokia: etxerako (moduko) laguna, eskolarako bidea, biderako zorroa, itsasorako asmoa...

ZERENTZAKO (ZERENTZAT + -ko) da egokia hauetan: bizikletentzako bidea, motorrentzako zirkuitua, betaurrekoentzako zorroa, kultur(a-) sektorearentzako espazioa, artearentzako espazioa, ibilgailu motordunentzako errepidea, lasterketa-autoentzako pista...

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (489).

—(1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia, (eranskina) (139, 191).

— “Helburua adieraztea: -rako/-rentzako (bizikletarako/bizikletarentzako)”, Jagonet galde-erantzunak.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper