Zugan pentsatu eta zutaz pentsatu egiturak, biak, zuzenak eta egokiak dira, biak erabili izan baitira euskararen tradizioan. Ahozko erabileran, zurekin pentsatu egitura ere erabiltzen da. [EH]
Bere buruan pentsatu eta bere burua(ren)gan pentsatu egiturak ere zuzenak dira, eta maiz ageri dira euskal literaturan: nork bere buruan pentsatzen zuelarik, bere burura erakarriko duela kaltea... / gaixoa bere buruagan pentsatzen, bere buruaganako amodioa, bere buruagan fidatua aurkitu...
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (289, 291).
— “Aditzaren jokabidea: pentsatu (zugan/zutaz pentsatu)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Aditzaren jokabidea: pentsatu (bere buruan/burua(ren)gan pentsatu) ”, Jagonet galde-erantzunak.