Ontzat ematekoa da ‘Zenbat pisatzen duzu?’ galdera (neurturi buruz esandakoak ez du eraginik honetan ). Zenbat pisatzen du hark? Nik laurogei kilo pisatzen dinat/ditinat. Gizonak pisatuko zuen/zituen laurogeita zortzi bat kilo. [EH]
Komunztaduran biak zilegi izanda ere, singularra erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak.
Pisatu aditza ez ezik izan aditza ere egokia da, molde honetako esaldiak osatzeko: Laurogei kilo bada hori! Laurogei kilo baditu horrek!
EUSKALTZAINDIA (1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 938-939.
— “Kuantifikazioa adieraztea: neurtu, pisatu (bi metro luze da, bi kilo pisatzen ditu)”, Jagonet galde-erantzunak.
ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (347).
SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (147).