Adizki trinkoen kasuan, ba- aurrizkia ezarri beharra dago galdegaia baiezkotasuna dela adierazteko; beraz, honako modu hauek dira egokiak: Badago salda (ere) / Salda (ere) badago; Bada salda (ere) / Salda (ere) bada; Badugu salda (ere) / Salda (ere) badugu...; *Salda dago. Galdera egokia, honela: Ba al duzue/dago saldarik?
Beste taxu batekoa da honelako hau, ez baitu bereziki baiezkoa azpimarratzen (galdegaia ez da baiezkotasuna, baizik eta etzanean emandako osagaia): Hemen dago salda, ez sukaldean!
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (eranskinak, 33).
— “Esapideak: salda badago / *salda dago”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (79-80).