Zaila da mailegu berri eta zaharren arteko muga markatzea, baina elkarren ondoan doazen bi txistukariri eutsi egiten zaie mailegu berrietan: aszeta, aszitis, deszentralizazio, eszena, eszeptiko, faszikulu, fluoreszente, isoszele...; badira -z- soilez moldatutako zenbait hitz zahar: diziplina, dizipulu. [EH]
EUSKALTZAINDIA (1986). Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo: Euskaltzaindia (57).
— “Maileguak: -sz- eta g/j”, Jagonet galde-erantzunak.
SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (58).