Kontzeptu ezberdinak dira.
• Udala udalerria gobernatzeko eta kudeatzeko antolakuntza-erakundea da, estatuaren administrazio-maila behereena. Bergarako Udala. Aldundiak eta udalek hartutako erabakiak.
• Udaletxea edo herriko etxea udal-administrazioaren zerbitzuak eta bulegoak dauden eraikina edo etxea da. Udaletxera joan. Udaletxeko batzar-aretoan.
• Udalerria udalak administratzen duen barrutia da (lurra, herritarrak eta antolakuntza).
Horrela, bada, desegokiak dira hauek: *Udaletxeak erabaki bat hartu du (> Udalak erabaki bat hartu du). *Udalera joan behar da papera jasotzera (> Udaletxera joan behar da papera jasotzera).
Bestalde, administrazio-eremuan sarri erabiltzen diren udalbatza eta udalbatzar ere bi gauza dira: alkateak eta zinegotziek osatutako agintea da lehena (Sin. udal-korporazio); alkateak eta zinegotziek egiten duten batzarra da bigarrena. [EH]