Kasu instrumentalean (ZEREZ kasuan), pluraleko atzizkia -Z da, ez -TAZ: *arazoetaz (> arazoez); *Amaiataz (> Amaiaz); *Unaietaz (> Unaiz); *hainbat gauzataz (> hainbat gauzaz); *hori egin dutenetaz ari dira (> dutenez)... Orobat, batzuk zenbatzailearen plurala ez da *batzuetaz, batzuez baizik.
Honako hauetan, ordea, zilegi da, eta gehienetan nahitaezko, -taz kasu-marka:
Galdetzailea zein(e)taz da, baina zein izenordain erlatibo gisa erabiltzen denean (zein, zeinek, zeini...), instrumentaleko forma zeinez da.
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (468-470, 512-514 + (erans.: 142, 144, 186, 188)).
—(1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 953-954.
— ““Zertaz” adieraztea: -z/-taz (hori egin dutenez /*dutenetaz)”, Jagonet galde-erantzunak.
— ““Zertaz” adieraztea: -ez/-etaz (batzuez, *batzuetaz; arazoez, *arazoetaz)”, Jagonet galde-erantzunak.
SALABURU, Patxi, KINTANA, Xabier (1984). Euskara hobean hobe. Bilbo: UPV/EHU (30).
EHUko Euskara Zerbitzua (2008). "-eZ", Ehulkuren aholku guztiak.