Zenbatekoa aditzera emateko, zenbatzaile zehaztuez gain —kardinalak, ordinalak, banatzaileak— , badira zehaztugabeak ere, kopuru zehatza ez baizik eta gutxi gorabeherako multzoa adierazten dutenak: asko, gutxi, hainbeste, zenbait, anitz, franko, ugari, nahikoa, hamaika, batzuk...
DEKLINABIDEA. Bakoitzaren ohiturari jarraituz, sintagmaren ezker edo eskuinaldean joan ohi dira, eta izen-sintagma mugagabea eskatzen dute: jende askori adierazi, hainbeste nekeren ordainetan, hizkuntza frankotan mintzatu, hamaika aldiz esan...
Bi salbuespen daude:
• Denbora denean [110. araua], leku-denborazko kasuetan, inesiboan, mugatu singularra dago hobetsita: denbora gutxian, urte askoan, hainbeste hilabetean... Xehetasunetarako: .
• Batzuk beti izen-sintagmaren eskuinean jartzen da, eta komunztadura pluralean egin behar du: Ume batzuk ikusi ditut (*dut).
KOMUNZTADURA. Bi aukerak —singularra zein plurala— zilegi dira. Hainbat liburu aurkitu zuen/zituen han. Zenbait lagun ikusi dut/ditut. Liburu asko erosi dut/ditut.
EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia. .
—(1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (140-152).
—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (104-110).
— “Kuantifikazioa adieraztea: hamaika (komunztadura: hamaika buruhauste izan ditut/dut)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Kuantifikazioa adieraztea: ugari (komunztadura: organo ugari egin ziren / egin zen)”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (143-147).