Neurriekin, ZER eta ZENBAT(EKO) galdetzaileak erabiltzen dira. ZEIN galdetzailea desegokia da halakoetan
:*Zein distantzia dago Baionatik Bilbora? (> Zer distantzia dago Baionatik Bilbora? / Zer/Zenbat bide dago Baionatik Bilbora?).
*Zein pisu du zaku bakoitzak? (> Zer pisu du zaku bakoitzak?).
*Zein adin du mutikoak? (> Zer adin du mutikoak?).
Zenbat da karratu horren azalera? / Zenbateko azalera du karratu horrek?
Zenbat da zabal(ean) eraikina? / Zenbateko zabalera du eraikinak?
Zenbat da karratu horren azalera, alde bakoitzak bi metro baditu? / Zenbateko azalera du karratu horrek, alde bakoitza 2 m-koa badu?
—Zer alde / —Zenbaten aldea atera dio bigarrenari? —Bi segundoren aldea atera dio.
Kostuaz ari garela, galdera bi modutan egiten da: Zenbat balio du liburuak? eta Zer balio du liburuak? Erantzuna: Liburuak 23 euro balio du. . Kopurua mugagabea denean, ergatiboa behar du: Zenbat balio du hiru litro urek? (*Zenbat balio du hiru litro urak? *Zenbat balio du hiru litrok ur?).
Beste molde hauek ere egokiak dira, jakina, kostuez ari garenean:
—Zenbat da aurrekontua? —Aurrekontua 1.000 € da/dira. Mila euroren aurrekontua.
—Zenbatean erosi duzu hori?
EUSKALTZAINDIA. “Kuantifikazioa adieraztea: zenbat/zenbateko/zenbaten (zenbat da azalera / zenbateko azalera du)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Kuantifikazioa adieraztea: zenbat (zenbat balio du kilo bat mahatsek? / *zenbat balio du kilo batek mahats?)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Kuantifikazioa adieraztea: litro (komunztadura: hiru litro urek / *hiru litro urak)”, Jagonet galde-erantzunak.
ZUBIMENDI, Joxe Ramon (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (43).
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (96-97).