Erabili izan dira horrelako egiturak literaturan, baina Euskaltzaindiak ez du esan batasunerako gomendatzekoak diren ala ez. Horien ordez sarriago erabiltzen da zeren eta
). Nolanahi ere, herri-hizkeran —[ze(r)(g)atik (e)ze(n)] moldean— arruntak dira esaldien arteko lotura bideratzeko kausazko lokailu modura (‘porque’ eta gisako erdarakada gordinak baino egokiagoak noski).Literaturako pasarte pare bat, lagin modura: “...baina hartu behar duzu, zergatik laster ezkonduko zaizu etxean daukazun arreba”; “nik esaten dizuet; zuen etsaiak maite izan itzazue (...) zergatik ezen, baldin maite zaituztenak maite badituzue, zer ordainen begira zaudete?”.
EUSKALTZAINDIA (1994). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (207-208).
—(1990). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak III (EGLU III). Bilbo: Euskaltzaindia (182-184).
— “Kausa adieraztea: zergatik… -n”, Jagonet galde-erantzunak.