Bakean utzi zion, utz iezadazu bakean (dio aditza) erabiltzen da mendebaldean; ekialdean, berriz, bakean utzi zuen, utz nazazu bakean (du aditza).
Euskalkien araberako dio/du erregimen bikoitzak aditz hauetan ere ageri dira: abisatu, deitu, entzun, lagundu, ohartarazi, sinetsi eta abarretan. Bi moldeak (dio/du) ongi egonik ere, ordea, ez da komeni testu berean modu nahasian erabiltzea. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: bakean utzi (du/dio), berdin izan (dio/da/zaio)”, Jagonet galde-erantzunak.