Euskara Batuaren Eskuliburua

baldintza ≠ egoera

baldintza ≠ egoera

Badaezpadako esaldiak sortzen dira maiz baldintza hitzarekin, gaztelaniazko ‘condicion(es)’ hitzak edo frantsesezko ‘condition(s)’ hitzak eraginik. Hobe da horrelakoak, bakoitzari dagokion adieran, egoera/oinarri/sasoi/ezaugarri hitzen bidez ematea euskaraz. Bestela, kondizio hitza erabil daiteke, kondizio hitzak badituelako ‘baldintza’ adiera, batetik eta ‘egoera, izaera, izateko modua’ adiera, bestetik. [EH]

?Gela baldintza txarrean dago (> Gela egoera txarrean dago. Gela txarto dago (erregistroaren arabera)).

?Gaztetxea baldintza onetan dago (> Gaztetxea egoera onean dago).

?Osasun-baldintza onak (> Osasun-egoera ona).

*Egun ez dira baldintzak ematen arazoa konpontzeko (> Egun, egoera ez da egokia arazoa konpontzeko). ( eman)

?Gaur agertu dira lehiaketa-baldintzak (> Gaur agertu dira lehiaketa-oinarriak).

?Baldintza onetan dago gaurko partidarako (> Sasoi (gorputzaldi) onean dago gaurko partidarako).

?Eguraldi-baldintzak aldatu egiten dira inguru honetan (> Eguraldi-ezaugarriak aldatu egiten dira inguru honetan).

 

Gehiago jakiteko

SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (43).

EHUko Euskara Institutua (2012). "Baldintzak eman", Kalkoen Behatokia.

BERRIA (2006). Estilo-liburua. Donostia: Berria (204).

HAEE-IVAP (2000). “Baldintza”, Zalantza-dantza. Gasteiz: HAEE-IVAP.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper