Bat zenbatzaileak kasu mugatuak hartzen ditu beste hitzaren agerraldi mugatu baten eraginpean dagoenean [12. araua; EH (11. azpisarrera)]: batak/besteak, bata/bestea, batean/bestean... . Adibideak: Bata eta bestea, berdinak. Bata ona, gaiztoa bestea. Nahikoa zen batak eguna zela esatea, besteak gaua zela esateko. Hizkuntza hori berez baitzetorren ahora batarekin eta bestearekin mintzatzeko.
Ezberdinak dira beste esaldi hauetako besteak Hizkuntzaren alde batek bestearekin, hizkuntza batek beste batzuekin, halako antz eta eitea baduela. Kasu baten eta bestearen izena berbera da. Ume bat isila da, eta bestea berritsua.
, eta ondorioz, baita bat zenbatzailearen jokoa ere:
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: bata, bestea (batek ostikoa eman dit eta besteak masailekoa / batak ostikoa eman dit eta besteak masailekoa)”, Jagonet galde-erantzunak.