1. Adiera bakoitzak bere aditz-jokoa du:
a) ‘behatu, so egin’ (dio): Ahizpari begiratu zion. Erlojuari begiratzen badio;
b) ‘babestu, zaindu’ (du): Begira ezazu umea, kanpoan nagoen bitartean. Ongi begiratzen ditu bere diruak.
2. Orobat dagokio du aditz laguntzailea honelakoetan: Leihotik begiratu du. Hiztegian begiratu dugu hitz hori. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: begiratu (so egin), begiratu (zaindu) (du/dio)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Aditzaren jokabidea: begira, begiratu (du/dio)”, Jagonet galde-erantzunak.