Da erregimeneko aditza da. Bizi direnak borrokatzen dira. Askatasunaren alde borrokatzen ziren. Bada du aditza ere —eskas ageri da literatura-tradizioan—, eta orduan ‘menderatu’ adiera du. Ba omen zuen txakur indartsu bat otsoak ere borrokatzen zituena. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: jolastu, borrokatu (da/du)”, Jagonet galde-erantzunak.