Kalko semantiko desegokiak dira bota aditzarekin eraturiko hauek.
*faltan bota > falta(n) nabaritu/eman/hartu/(hutsa) sumatu, mira izan/egin...
*siesta bota > siesta egin
*parranda bota > parranda(n) ibili/egin
*kargutik bota > kargutik kendu
Egitura-mailako akatsik ere egiten da bota aditzarekin. Honako honek, esate baterako, egitura bihurkaria behar du: *uretara bota zen (> uretara bota zuen bere burua (edo moldez aldatuta: uretara salto/jauzi/murgil egin). ;
Nolanahi ere, bota egin da eta gisakoek (‘erori’ adieran) badute tradizioa zenbait euskalkitan, eta onargarriak dira, jakina.
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: mira egin / falta sumatu / faltan hartu”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Aditzaren jokabidea: bota (*uretara bota zen / uretara bota zuen bere burua)”, Jagonet galde-erantzunak.