Euskaltzaindiak ez du eman berariazko araurik denborazko bi menderagailu horien inguruan. Biak ageri dira tradizioan, baina -eno forma nagusitu da euskara estandarrean. Esate baterako: Etortzen ez dirENO (▼dirEINO) ez dugu alde egingo. Joaten ez zarENO, ez naiz isilduko (▼zarEINO). Hauek dira baliokide ohikoenak: Etortzen ez dirEN BITARTEAN ez dugu alde egingo. Joaten ez zaren bitartean / ez zaren arte, ez naiz isilduko.
EUSKALTZAINDIA (2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (112-114, 119).
— “Denbora adieraztea: -eno/-eino (deno/deino, gareno/gareino, duguno/duguino)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Denbora adieraztea: -eno/*-eino atzizkia (etortzen ez direno/*direino)”, Jagonet galde-erantzunak.