Erantzun aditza du/dio aditza denez, bi formak dira zuzenak (galdera erantzun / galderari erantzun), baina galderari erantzun moldea da ohikoena. Joko-molde bera du ihardetsi aditzak ere. Honelakoak ez dira gramatikalak: *Zu erantzun zaitut (> Zuri erantzun dizut). [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: erantzun, ihardetsi (galdera/galderari erantzun)”, Jagonet galde-erantzunak.