Hirurak zilegi eta baliokide dira ‘garai honetan’ adieran, es: ‘hoy en día’ eta fr: ‘de nos jours’ (‘aujourd'hui’, ‘à ce jour’). Zehaztasunetara etorriz, egun batez ere Iparraldeko autoreek erabili dute (pilotari hori fleitean da egun); gaur, berriz, batez ere Hegoaldeko autoreek (Gaur ere gertatzen dira horrelako bidegabekeriak). [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Denbora adieraztea: gaur / egun / gaur egun”, Jagonet galde-erantzunak.