Batzuek bereiztera jotzen duten arren, adiera berdintsukoak dira. Baita ‘hitzordu bat berbatu, ados jarri’ adieran ere: Museora joateko geratu/gelditu ginen. Maiatzerako aldaketa egiteko geratu/gelditu zen Joxe. [EH]
Konplementazioko aditz-izena —balio berarekin— -t(z)en zein -t(z)era izan daitezke: Bazkaltzera/Bazkaltzen gelditu/geratu. Onartzen dute bestelako aditz-izenik ere: Biharamunean ikusteko gelditu ziren. Museora joateko gelditu ginen. Hauspoak haize ematetik gelditu dira. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: geratu/gelditu, ausartu (afaltzera/afaltzen geratu, esatera/esaten ausartu)”, Jagonet galde-erantzunak.
HAEE-IVAP (2000). Zalantza-dantza. Gasteiz: HAEE-IVAP.