Inguruko hizkuntza gehienetan, ohitura nagusia letra larriz hasita idaztekoa izan da. Halaxe jaso du Euskaltzaindiaren Hiztegiak ere, eta, ondorioz, kasu-markak izen berezi bati dagozkion moduan hartzen ditu: Internetek, Interneti, Internetekin, Interneten... Adibidez: Internet bidez erosi eta saldu ahal izango dira bigarren eskuko objektuak. Erantzuna Interneten aurkitu zuen. [EH]
Esan beharra dago, hala ere, ohiturak aldatzen ari direla azken urteotan. Inguruko hizkuntza askotan letra xehez ere erabiltzen da.