Saihestekoa da izen izenarekin egiten den era honetako kalkoa: Joxemi Zumalabe izena daraman fundazioa (> Joxemi Zumalabe izeneko (izena duen, deritzan, deritzon...) fundazioa).
Bestalde, hauek dira izena galdetzeko era zuzen-egokiak: Zer izen duzu? Nola duzu izena? (?Nola izena duzu?). Nola deitzen zara? Nola deritzazu? Nola deritzozu? Zelan duzu izena? Zer izen daukazu?
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: izan/deitu (Zer izen du? Nola deitzen da? Nola du izena?)”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (116-117).