Bi aditz-erregimen onartzen ditu: du/da.
(du) Nik neuk asko aldatu dut langela. Liburuak tokiz aldatu ditu. Iritzia erabat aldatu du.
(da) Ni neu asko aldatu naiz. Iritziz aldatu naiz (*Iritziz aldatu dut). Laster aldatuko gara etxez (iritziz, mailaz, jertsez...).
Aditz laguntzailea zein, nabarmena da aldea zenbaitetan: Ohez aldatu naiz (= ohe batetik bestera pasatu naiz); ohea aldatu dut (= oheko izarak aldatu ditut edota orain beste ohe bat daukat); ohea lekuz aldatu dut (= orain beste leku batean daukat ohea). [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: aldatu (iritziz aldatu)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Aditzaren jokabidea: aldatu (da/du)”, Jagonet galde-erantzunak.