(...)
El Alcaz [èlalkáz] 1775ean aurkitu dugu lehenengoz, eta beraz ez dirudi oso zaharra denik. Reta Janárizek [EHZE, 487. or.] alka 'larre-olo' eta ugaritasunezko -tz(e) atzizkiaz osaturik dagoela dio, baina gure ustez arca izenaz eta -z handigarriaz (cf. El Portalaz Kasedan [PRA-Kaseda,3. k., 1686.], El Fornaz, El Molinaz Oibarren [PRA-Oibar, 15. k., 1595 eta 1596, hurrenez hurren.], El Ornaz, El Fornaz eta Palomaraz [PRA-San Martin Unx, 4. k., 1752; PRA-Oibar, 4. k., 1588; Id., 3. k-bis, 1587.] San Martin Unxen...) osaturik legokeen *Arcaz batetik atera ahal izan da, inplosioan l/r nahasketa ezaguna baita erromantzez [Euskaraz ere gertatu da, Iturmendiko 1618ko Arkazar > 1714eko Alkazar (Alkazar egun)-en ikus daitekeenez. Honela deskribatzen du toponimo hau Nicolás Arbizuk (TI, 264. or.): "hondonada junto a la presa del molino de Iturmendi hacia la vía".]. Hau seguru samarra da Aragoa ugaldearen alboan zegoen dokumentazioko El Alcaz-en kasuan.
Baina ez da horren argia oraindik bizirik dugun Bardena baja-ko, El Saso de Vicentón eta El Orzacal-en arteko toponimoarenean.
Ricardo Ciérbidek aztergai dugun toponimoarekin zerikusia izan dezaketen Murilloko El Alcalaz edo El Arcalaz eta Zarrakazteluko Alcalete(s) eta Arcaletes biltzen ditu Olibaldean [TCO-II, 140. or.]. Lehena autore honen arabera erregadio eremua da, eta orobat bigarrena, azken hau gainera herriaren eta zubiaren artean dagoelarik, ubide baten aldamenean beraz. El Alcalaz-ek arca-rekin zerikusia izan dezakeela dio irakasle tafallarrak, baina ez dago erabat seguru honetaz, nonbait:
"A juzgar por la forma Arcalaz, la más antigua registrada este toponimo estaría relacionado con arca, pero dada la fecha tardía de la documentación (1799), podría ser una deformación, por disimilación, de un primitivo Alcalaz, palabra cuya etimología tal vez hubiera que buscar en el árabe vulgar AQLI «sosa», de donde procede el castellano Alcali"
Gure eritziz, hala ere, leku-izen hau arca 'uharka'-ren eratorria den Arcal (cf. Moriones eta Zare) eta -az (< -ace) atzizkiaz osaturik dago, eta Arcalete(s), bere aldetik, arcal izenaz eta -ete txikigarriaz (cf. El Pontete [PRA-Kaparroso, 64. or., 1653.], El Puentete Zarrakaztelun, El Chopete [Id., 71. k., 1663.] Melidan).
(...)
Que:
Où:
Origine:
OV.11