(...)
[-Di, -doi, -dui/-tui/-du atzizkia. Galipentzu] Idoia izena 'poza' 'charco' da Mitxelenaren arabera [AV, 103. or.], eta 'lohia', 'lokatza' edo 'baltsa' Sarasolaren ustez [HLEH]. Gure eskualdean bal(t)sa-rekin batera aurkitzen dugu (cf. Bal(t)saldea Eslaban), baina garbi dago euskarazko izen "jatorra" idoi zela (Idozabal Leatxen, Balsa de Idoitxiki Uxuen... Cf. Sotoeta Lergan, baina Zalduburu herri berean, Sototxikia Epaizen, Zaldua Eslaban...). Nafarroako beste eskualde batzutan ere idoia edireten dugu (cf. Irañetako Ganbeletako idoye), baina baltsa oso sartua dagoela ezin uka (ikus Galipentzuko Balsa alta sarreran ematen ditugun adibideak).
Idoia-ren jatorriari dagokionez, irakasle errenteriarrak ez du zuzenean esaten hasierako i- hori zer izan daitekeen. Alabaina, AV-n [99. or.] ihi osagaia duten deiturak aztertzen ari denean idoi-ren kidea izan daitekeen Iratxeko Yhidia aipatzen du, eta beraz badirudi ihidoi bezala interpretatzen duela, nahiz esan moduan, zuzenki ez duen esaten, guk dakigula bederen.
Alfonso Irigoyenentzat, ordea, idoia ur 'agua' izenaren elkarketako u- formaren aldaera da i-, eta adibide paralelo gisa Hiribarrenen iholde 'uholde' aipatzen du:
"... Si tenemos en cuenta que ur, 'agua', como primer miembro de composición puede aparecer tanto en la forma ug- como en la de ub-, además de u-, cfr. Ubao y Ugao, < de ur + ao, 'boca de agua', tratándose de nacedero de arroyo, e incluso como i-, si tenemos en cuenta las variantes idoi / udoi, con sufijo colectivo -doi aplicado a sustantivos referidos a seres inanimados, el segundo de ellos escasamente documentado, cfr. Mi trabajo Las leng. De los vizc., §§44, 93, 104, 106, véase §§67 y 68, y que Hiribarren en su obra Escaldunac, Bayona 1853, p. 7, emplea iholde por el más generalizado uholde ougolde, 'diluvio'. En Astigarraga, Guipúzcoa, se registra un caserío como Ubarburu, cfr. Nomencl. Guip., con buru, 'cabo de...', que es semejante a Ibarburu, véase §48" ["Cuestiones de toponimia vasca circumpirenaica", 229-230. orr., ETTVC].
Gure ustez, alabaina, idoia-ren oinarrian ihi landare-izena dukegu, atzizki multzokaria gehienbat landare-izenekin azaltzen delako. Egia da bestelakoekin ere ager daitekeela (cf. Harridoia, maldadoia... [Ikus gure DAON. Artikulu honetan diogunaz bestalde, orain maldadoia Eslabako Larduia-ren antzekoa izan daitekeela uste dugu, adieraz den bezainbatez. Cf. Elkanoko Lizarragak ibiltzen duen malda 'laharra': "Milagrogáu significatzenzué Orebgo oiánean Moysésec icusizuén maldagárrec sugarretan, ta ez errétzen: eta Jangoicoc oiuinciónac Moysesi etzaitela urbildu onará; quenzquizu zeure oñetácoac, ezi lurrgáu lúrr Sándua dá. Maldagúra dá Maria...", DCC, 138. or.]), baina bereziki lurrarekin, lur-motarekin lot daitezkeen izenak izaten dira hauek. Hala eta guztiz ere, Irigoyenen ustea ezin da erabat baztertu, Aezkoan lintsa 'padura' izenean oinarritutako lintsadui dugulako [Azkue, APIM, 295. or.]. Irigoyenek aipatzen duen u- / i- txandaketa ur izenaren eratorrietan aurki dezakegu (cf. Galipentzuko Inbilos), eta bestelakoetan ere bai (cf. Lito / luto edo Nafarroako eskualde batean ugaria den Lixauzi toponimoa, dudarik gabe lur + xauzi 'luizi'-tik aterea).
(...)
Que:
Où:
Origine:
OV.11